Hurrengo kultur ekitaldiak

Haur jarduera

"Leo Da Vinci: Mona Lisa Misioa"

Eguna eta ordua
Irailaren 22an, igandea, 17:00etan
Hizkuntza
Euskara
Prezioa
Doan

KulturKlik

Leo Da Vinci, burua ideiaz gainezka daukan margolari eta asmatzaile gazte bat, Mona Lisarekin maitemintzen da. Lisak etxea galduko du sute batean, eta Leok, hari lagundu nahian, abentura zoro eta zirraragarri bati ekingo dio.

Hala, aspaldi-aspaldi Montecristo uhartetik hurbil hondoraturiko itsasontzi pirata baten bila abiatu, eta itsasontziko altxor izugarria aurkitzen saiatuko da. Berak uste du altxor horri esker konponduko dituela Lisaren arazoak, eta biek batera hasiko dute bidaia, lagunekin elkar hartuta, jakinik ere bidaia ez dela izango batere samurra.

Izan ere, ez dira izango altxorra aurkitu nahi duten bakarrak.

 

 

Antzerkia

"Txarriboda"

Eguna eta ordua
Irailaren 29an, igandea, 20:00etan
Hizkuntza
Euskara
Prezioa
8 ?

KulturKlik

Mireiak eta Imanolek ezkongai bikote perfektua osatzen dute. Zorionaren irudi dira. Ezkondu egin dira gaur eta Patxi Bilbaok, emaztegaiaren aitak eta Ipertrolako handi mandiak, antolatu du ospakizun gala. Festa itzela. 

"Gaur txerrien antzera, jan, edan eta dantza egitea nahi dut!" Horixe da iristen gonbidatuei egingo dien harrera. Guztiak bertan daudela dirudienean, ordea, Txusa azalduko da aretoan. Gizon gorputzean bizi den emakumea da Txusa eta Imanolen aitaren azken bikotea izan zen hura hil artean. Mireiak gonbidatu du ezkontzara. Emakumea atsegin du eta aukera polita iruditu zaio Imanolek Txusa hobeto ezagutu eta bere aitarena gaindu ahal izateko. Ezuste honek eta beste hainbat sorpresek ospakizuna kolokan jarriko dute.

Ezkontza baino Txarriboda emango du. Flores Sarjentuak Patxi Bilbaoren atxilotze agindua dakar esku artean; nagusiak diru beltzean kobratzen duela jakin orduko, sukaldean giroa petral jarri da: tia Maruxak lanpernak jan eta komuna bilatu du gotorleku; Manizaleseko lehengusuek festa pribatua antolatu dute terrazan; bitartean Mireia eta Imanol eztabaidan ari dira: zerri bat zara!

Fitxa artistikoa:

  • Egilea: aktoreen inprobisazioetatik abiatuta Agurtzane Intxaurragak idatzitako testua
  • Zuzendaria: Agurtzane Intxaurraga
  • Zuzendari laguntzailea: Miren Gojenola
  • Antzezle taldea: Sandra Fdez. Agirre, Patxi Gonzalez, Iñigo Aranbarri, Kepa Errasti, Juanjo Otero, Iñaki Maruri
  • Argiak: Xabier Lozano
  • Jantziak: Oihana Legorburu
  • Eszenografia: Xabier Mujika.
  • Ekoizpen exekutiboa: Xabier Mujika, Hika Teatroa

Haur jarduera

"ZuTuberrak"

Eguna eta ordua
Urriaren 4an, ostirala, 17:30etan
Hizkuntza
Euskara
Prezioa
2?

KulturKlik

Bits eta Gor gazte alai eta aktiboak dira. Gaur, txip aldaketan jolasten ariko dira: robotak balira bezala, burmuinean txip berria sartzen, bakoitzak bere gogoko dohaia aukeratzeko. Gorrek indarra hautatuko du. Bitsek, aldiz, hitzak aukeratuko ditu, eta, hitzei esker, trebetasun handia izango du rap kantari gisa. Ondorioz, sekulako arrakasta izango du sarean, YouTuben. Gorrek, inbidiak jota, hitzak gordetzen dituen txipa ezabatuko dio Bitsi. Orain ezingo du rapeatu, hitzik gabe galduta dago. Zer gertatuko litzateke hizkuntza ezabatuko baligute?

Haur eta gazteei zuzendutako antzezlana da ZuTuberrak. Gogoko dituzten osagaiez baliatuta (Internet, YouTube, rapa, irudiak...), euskararen gaineko hausnarketa egingo da. Zergatik ez dugu euskaraz egiten? Gure hizkuntzak ematen ez digun zer ematen digute erdarek, bada? Zer gertatuko litzateke hizkuntzarik izango ez bagenu?

Eszenatokian trebetasun handiko bi aktore jokatzen ariko dira. Erritmo bizia, zuzeneko irudiak, bideoak eta rap musikaz zipriztindutako antzezlana da. YouTubeko gaur egungo egoera batetik, zientzia fikziozko jolasetara jauzi egingo dute, euskararen gaineko ohiko gertaeren esketxak tartekatuz.

ZuTuberrak antzezlanarekin haur, gazte, irakasle, guraso eta edozein euskaltzalek izango du hausnartzeko aukera; euskararen erabileraz, gaur egungo komunikatzeko tresnez eta hizkuntzaren balioaz gogoeta egingo da. Hori guztia komedia bizia ardatz dela.

Txipa aldatzea aukera da, jarrera da.

Fitxa artistikoa

  • Testua eta zuzendaritza: Galder Perez
  • Aktoreak: Olatz Pagalday, Jon Zubiaga
  • Aktorea bideoan: Urko Olazabal
  • Soinuaren diseinua eta grabaketa: Asier Ercilla (Balea Musika Ideiak)
  • "ZuTuberra" abestiaren oinarria: Maisha
  • Argazkiak: Ilara
  • Jantziak: Estudio 14
  • Bideoklipa: bideozbideo.com
  • Hizkuntza aholkularia: Jon Sanchez Barrado
  • Diseinu aholkularia: BLK Komunikazioa
  • Diseinua eta ilustrazioak: M. Biosca (Vdh Comunicación)
  • Ekoizpena: Eidabe Ekimen Kulturalak
  • Iraupena: 55 minutu
  • Adina: 7-14 urte 

Antzerkia

"Lur"

Eguna eta ordua
Urriaren 6an, igandea, 20:00etan
Hizkuntza
Euskara
Prezioa
8 ?

KulturKlik

Julian jostailu denda zahar baten jabe da. Egun gutxi barru Anek, bere bilobak, sei urte beteko ditu, eta opari berezi bat prestatzen ari zaio: berarentzat propio egindako panpina. Anek eta Julianek bidaia zirraragarri bat hasiko dute panpinarekin batera, desioak betetzen dituen izar magiko baten bila. Itxuraz abentura irudimentsua dirudienak Aneren eta Jonen, bere aitaren, arteko harremana berbideratzen lagunduko du. Azkenaldian Jonek onarpen arazo bat dauka. Izan ere, Ane mutila da.

Fitxa teknikoa

  • Egilea: Kepa Errasti
  • Zuzendaria: Getari Etxegarai
  • Zuzendari laguntzaileak: Xabier Ormazabal eta Xanti Agirrezabala 
  • Aktoreak: Kepa Errasti, Erika Olaizola, Mikel Laskurain, Nerea Gorriti
  • Argiztapen diseinua: David Alcorta
  • Eszenografiaren diseinua: Eider Ibarrondo, Isabel Acosta 
  • Eszenografiaren eraikuntza: Eskenitek
  • Musika konposizioa: Pascal Gaigne
  • Kartelaren diseinua: Ane Pikaza
  • Irudiak: Adrian Hernandez
  • Konpainia: Xake Produkzioak
Haur jarduera

"Asterix: Edabe magikoaren sekretua"

Eguna eta ordua
Urriaren 12an, larunbata, 17:00etan
Hizkuntza
Euskara
Prezioa
Doan

KulturKlik

Zuhaitz batetik bestera mihura bila ari dela, halako batean, Panoramix druida lurrera erori da. Han etzanda hausnartzen hasi da. Orkatila bat bihurritu du, baina askoz okerragoa izan zitekeen! Berak ezin balu, nork prestatuko luke neurrigabeko indarra ematen duen edabe magiko garrantzitsua?

Asterixek eta Obelixek lagunduta, Galia osoan zehar bidaiatuko du druida trebe baten bila, hari edabe magikoaren errezetaren sekretua helarazteko asmoz, bere herrixkaren etorkizuna ziurtatzearren. 

Ikus-entzunezko emanaldia

"Basque Selfie"

Eguna eta ordua
Urriaren 12an, larunbata, 19:00etan
Hizkuntza
Euskara
Prezioa
Doan

KulturKlik

Agus Barandiaranek, mundu osoan euskal musika eta dantza tradizionalaren enbaxadore izandakoak, euskaldun batek izan dezakeen amesgaizto latzenari egin behar dio aurre: bere 1540ko baserria eraitsi nahi dute, errepide berria egiteko. Agusek gertakarien aurka jo beharko du bere sustraiak babesten saiatzeko.

Izan ere, euskal kulturan, lau horma baino askoz ere gehiago da “etxea”. 

Basque Selfie istorio tristea da, baina onbideratzailea, eta tradizioa du ardatzean: norberaren ezaugarriak bizirik mantentzeko tradizioa.

 

Ikus-entzunezko emanaldia

Nazioarteko Itsapeko Zinema Zikloa Txikientzat

Eguna eta ordua
Urriaren 18an, ostirala, 11:00etan
Hizkuntza
Euskara
Prezioa
Doan

KulturKlik

Ekitaldiaren nondik norakoak
Argazki erakusketa.
Txikiziklo saioak
Egunak:
  • Urriak 18, 11:00etan
  • Urriak 19, 19:00etatik 20:30ak arte
  • Urriak 25, 10:30ean (ikasleentzat)
  • Urriak 26, 19:00etatik 20:30ak arte
Haur jarduera

"Xocolat"

Eguna eta ordua
Urriaren 18an, ostirala, 17:30etan
Hizkuntza
Euskara
Prezioa
2 ?

KulturKlik

Espazio garbi eta perfektu batean materia bitxi bat sortzen da: txokolate-tabletak. Bertan bizi da tokiko errutina eta ordenarekin pozik bizi den emakume bat. Ezustean iritsiko den lagun kanporakoi, dibertigarri eta oldarkorrak hankaz gora jarriko du hasierako unibertso aseptikoa. Izan ere, emakume iritsi berria aspertu egiten da monotoniarekin, eta bere begirada kuriosoa aurreikusteko modukoa den beste emakume horri kutsatzeko erabaki irmoa hartu du.

Egun batean, bi pertsonaiek beren begiradak gurutzatuko dituzte ezohiko gauza bat egitearekin batera: txokolatea probatzea, dastatzea, gozatzea! Honela, materia beren ahoetara erortzen den bitartean, beren begiek gozamena islatuko dute eta beren soinekoak sentipenez beteko dira.

Bat-batean, dena aldatuko da! Material gozo hau amets egiteko gonbidapen bilakatuko da. Elkarrekin hegan egingo dute txokolatea esku artean dutela, usain gozoek mundua betetzen duten eta denbora eteten duten bitartean, materiarekin ikertzeak eta jostatzeak dakarren gozamena dastatu ahal izateko. 

  • Aktoreak: Rosa A. García, Maitane Goñi
  • Egilea eta Zuzendaria: Ramón Molins
  • Produkzioa: Teatro Paraíso
  • Eszenografia diseinua eta Jantziak: Elisa Sanz, Teatro Paraíso
  • Eszenografia eraikuntza: Luis Martioda, Tomás Fdez. Alonso, Utilleria-Atrezzo SL.
  • Argiztapen diseinua: Miki Arbizu.
  • Musika aukeraketa: Ramón Molins
  • Iraupena: 45 minutu
  • Publiko mota: Haurrak
Ikus-entzunezko emanaldia

Nazioarteko Itsaspeko Zinema Zikloa

Eguna eta ordua
Urriaren 19an, larunbata, 19:00etan
Hizkuntza
Euskara
Prezioa
Doan

KulturKlik

Ekitaldiaren nondik norakoak
Argazki erakusketa.
Nazioarteko Itsaspeko Zinema Zikloaren saioak
Egunak:
- Urriak 18, 11:00etan (ikasleentzat)
- Urriak 19, 19:00etatik 20:30ak arte
- Urriak 25, 10:30ean (ikasleentzat)
- Urriak 26, 19:00etatik 20:30ak arte
Antzerkia

"La lista de mis deseos"

Eguna eta ordua
Urriaren 20an, igandea, 20:00etan
Hizkuntza
Euskara
Prezioa
8 ?

KulturKlik

Martinak Euromilioean 18 milioi euro baino gehiago tokatu zaiola senarrari ezkutatzen dionean ezin du imajinatu bere bizitza hankaz jora jarriko zaiola

Bere bizitzan maitemindua dagoen senar batek babesten du, barre egin erazten dioten lagunak ditu, burukomin gehiegi ematen ez dizkioten bi seme-alaba independente ditu eta elkarrizketa bakoitzeko azken sei minutu bakarrik gordetzen dituen aita du.

Esan dezakegu Martina zoriontsua dela bere mertzerian, egunero blog batean ari da lanean eta blogaren bisitariak egunetik egunera hazten ari dira. Eta egun batean burutzea espero zuen “gogokoen” zerrendarekin amesten du.

Pantaila erraldoia duen telebista bat senarrarentzat, landareei azala kentzeko tresna txikia... Bizitza hobetuko dioten nahi txikiak. Eta irribarre bat marrazten zaio aurpegian gauzak beti ondo egongo direla imajinatzen duenean. Pentsatzen duenean ez dagoela ezer bere bizitza aldatuko duenik. Ez eta 18 milioi euro!

Baina Martina oker dago. Erabat ... 

Oharrak

"Nire nahien zerrenda" testu ederra da. Bizitzan benetan garrantzitsuak diren gauzetan gogoeta egiteko gonbita egiten digu. Batzuetan txikiak bezain transzendentalak diren gauzak dira zoriontsu izateko behar ditugunak. Guk eskatzen ditugun premien eta desioen arteko aldea gogorarazten digu.

Pertsonaiaren ikuspuntuak zalantzan jartzen digu non dagoen benetako zoriona. Martinak bizitzan duena baloratzen duen emakumea da, zorigaiztoko sentimenduak ez duen emakumea da, bere nahiak bere inguruan gertatzen dira, bizitza jasangarriagoa eta sinpleagoa egiten duten gauza sinple horietan. 

Bizitzak ustekabean desorekan jartzen duenean, ez daki nola ekin. Nork ez du entzun zoriontasunerako diruak laguntzen duela?

Baina benetako arazoa diruzalekerian dago. Orain arte ezezaguna zuen egoismoaren sorreran dago, elkartasun eza areagotzen den honetan eta betiko baloreak gure jatorrizko izateko modua baliogabetzen dutenean egun batean ustekabeko egoerara iristen da non jabetzaren sentimendua eta horrek dakarrenaren menpe dago.

Ikusle moduan, Martinarekin batera gaude zalantza batean: "jabea" aditza nola konjugatu gurea bezalako gizarte kontsumistan. Pertsonaiaren ikuspuntua bizitzako ikasgaia da, errealitatean eztanda baina, aldi beran, gure nahiak non dauden jakiteko gonbidapena ere bai.

Ustekabeko kolpeekin harritzen gaituen testua da. Pertsonaiak ez du imajinatzen nola aberastasun horrek bere bizitzako zutabeak suntsitu ditzake.

Baina pertsonaia intelektualki kutuna eta oso dotorea da. Martina emakume jakintsua da, bere istorioa lotzeko asmo txiki ilunenen bitartez gidatzen duena, eta honek ahalbidetuko du ikusle gisa zalantzan jartzea inoiz egin dugun “nahien zerrenda” hori. Zortea tentagarria da eta denok tentatzen dugu zoria.

Ikus-entzunezko emanaldia

Nazioarteko Itsaspeko Zinema Zikloa Txikientzat

Eguna eta ordua
Urriaren 25an, ostirala, 11:00etan
Hizkuntza
Euskara
Prezioa
Doan

KulturKlik

Ekitaldiaren nondik norakoak
Argazki erakusketa.
Nazioarteko Itsapeko Zinema Zikloaren saioak
Egunak:
- Urriak 18, 11:00etan (ikasleentzat)
- Urriak 19, 19:00etatik 20:30ak arte
- Urriak 25, 10:30ean (ikasleentzat)
- Urriak 26, 19:00etatik 20:30ak arte
Ikus-entzunezko emanaldia

Nazioarteko Itsaspeko Zinema Zikloa Txikientzat

Eguna eta ordua
Urriaren 26an, larunbata, 19:00etan
Hizkuntza
Euskara
Prezioa
Doan

KulturKlik

Ekitaldiaren nondik norakoak
Argazki erakusketa.
Nazioarteko Itsapeko Zinema Zikloaren saioak
Egunak:
- Urriak 18, 11:00etan (ikasleentzat)
- Urriak 19, 19:00etatik 20:30ak arte
- Urriak 25, 10:30ean (ikasleentzat)
- Urriak 26, 19:00etatik 20:30ak arte
Hitzaldia

Euskarazko literatur solasaldia: Xabier Etxaniz Rojo, "Waterloo-n galdutakoak"

Eguna eta ordua
Urriaren 30an, asteazkena, 18:30etan
Hizkuntza
Euskara
Prezioa
Doan

KulturKlik

Ane Mayoz-ek dinamizatutako literatur solasaldia

Haur jarduera

"Hubo"

Eguna eta ordua
Azaroaren 8an, ostirala, 17:30etan
Hizkuntza
Prezioa
2 ?

KulturKlik

Bazen behin herri bat...

Bazen behin emakume bat...

Bazen behin istorio bat...

Bazen behin hitzik gabeko ikuskizun bat, maitasunaz, galeraz, bakardadeaz, memoriaz eta sustraiez hitz egiten zuena.

Herriei, landa-lurraldeei eta haietan bizi diren pertsonei egindako omenaldia da Hubo.

Bere mundua, harrizko irla bat, utzi nahi ez duen emakumearen bizitza eta gainbehera.

EL PATIOkoen bitartez, oraindik eskuraezinagoa eta lausoagoa den landa-lurraldeetako memoria horretan murgilduko gara, urtegien hondora kondenatu zutelako denborak modu mingarriagoan ezabatzen duen horretan.

Umoretik eta maitasunetik abiatuz, bere garaian baso, larre, soro, eskola edo dantzaleku izan eta orain urpean dauden herri askotako istorioetan.

Etxeari behinola agur esan behar izan zioten askorena bezalakoa da bere istorioa.

FITXA TEKNIKOA:

  • Ideia, Sorkuntza, Dramaturgia, Zuzendaritza, Argiztapena eta Interpretazioa: Julián Sáenz-López, Izaskun Fernández
  • Musika: Elena Aranoa, Nacho Ugarte
  • Teknikoa biran eta Diseinu Grafikoa: Diego Solloa
  • Argazkia: Clara Larrea
  • Produkzioa: El Patio
  • Banaketa: Ana Sala Ikebanah

 

Haur jarduera

"Horman erlojua duen etxea"

Eguna eta ordua
Azaroaren 9an, larunbata, 17:00etan
Hizkuntza
Euskara
Prezioa
Doan

KulturKlik

Filma 10 urteko haur baten, Lewisen, kontakizun magiko eta beldurgarria da.

Umezurtz geratu ostean, osabaren etxe zahar eta karrankarira joango da bizitzera; han, erloju misteriotsu bat topatuko du.

Handik gutxira, ordura arte aspergarria eta lasaia izan den bere herri berriko bizitza asaldatu egingo da Lewisek, nahi gabe, mundu sekretuko azti eta sorginak esnatzen dituenean.

Ikus-entzunezko emanaldia

"Margolaria"

Eguna eta ordua
Azaroaren 9an, larunbata, 19:00etan
Hizkuntza
Euskara
Prezioa
Doan

KulturKlik

Mikel Urdangarin musikariak eta Alain Urrutia margolariak goiz batean Skype bidez elkarrekin izandako elkarrizketa batean abiarazitako bidaia-kontakizuna. Margolariak bere obretako bat eskainiko dio Mikeli, opari, baina baldintza batekin: musikariak itsasoan zehar, ferryan, joan beharko du Londresera opariaren bila. Bidaia aitzakia harturik, bere lanaren emaitzaz bizitzearen alde apustu egiten duen artista baten egunerokoan barrenduko gara, artista ororen laborategiaren erdigunean ezkutatzen den giltzarrira iritsi arte, bilaketa guztiak baitira egiaz bidaiak; eta sorkuntza-prozesua ere berez baita bidaia.

Kazetaria eta musikaria da Oier Aranzabal; hainbat argitalpenetan lan egin du, eta ZuZeu.eus aldizkari digitalaren zuzendaria da. Lou Topet musika-taldearen sortzailea da eta Paperezko Kontzertuak ekimenaren asmatzailea, hainbat bideoklip zuzendu ditu Elkar disketxearen enkarguz Mikel Urdangarin ("Itsasoan euria", "Zurea da") eta Rafa Rueda ("Little Cowboy", "Jon") musikarientzat, besteak beste. Paperezko Kontzertuak ekimenaren barruan, 55 musika-bideoren zuzendaritza, errealizazio eta edizio lana nabarmentzen da (2013-2017).

 

Kontzertua

Ruper Ordorika

Eguna eta ordua
Azaroaren 10an, igandea, 20:00etan
Hizkuntza
Euskara
Prezioa
8 ?

KulturKlik

Ruper Ordorika euskal musikako erreferente eztabaidaezina da. Horrela egiaztatzen dute haren abestiek eta baita haren konposizioek ere, oroitarazteko botere handia dutenak, Bernardo Atxaga eta Joseba Sarrionandia bezalako idazleen testuen gainean eginak. Hamabost disko baino gehiago ditu eta beste hiru euskal musika tradizionaleko hazi-hirukotearekin, Hiru Truku. Ruper Ordorika ahots propioa duen egilea da, testuak fin zaintzen dituena eta musika-ikuspegi landukoa, herri-tradizioarekin lotzeko eta abangoardiako musikariekin lan egiteko gai dena.

Oraingoan, Bakarka bakarkako lehen diskoa agertu ondoren, Ruper Ordorikak (gitarra eta ahotsa) bakarrik joko du Lezoko Gezala Antzokian.

Ruper hesiak gainditzeko gai da bai ekipo elektrikoarekin, edo, kasu honetan bezala, baita formatu akustikoan ere.

• Ahotsa eta gitarra: Ruper Ordorika

Haur jarduera

"Loops"

Eguna eta ordua
Azaroaren 15an, ostirala, 17:30etan
Hizkuntza
Prezioa
2 ?

KulturKlik

Zig eta Zag, zerbaiten bila dabiltzaten bi pertsonaia dira. Jakingurak mugiarazten ditu. Batak sorbaldan pisu astuna darama, horregatik astiro baina etengabe dabil; besteak ez du ezer eramaten, salbu buru gainean daukan kutxatxo bat, non bere bizipen guztiak gordetzen dituen. Bata esperientzia da, bestea, esperientzia eza. Batak biolontxeloa jotzen du, besteak, txirula…. Munduan zehar birak ematen, topo egingo dute eta topaketa horrek hazarazi egingo ditu, bata hustuko da eta bestea beteko da.

LOOPS denboraren igarotzearen jolasa da, bizitzari, jarraipenaren eta ondarearen ideiari kanta bat. Hori guztia, objektu, zuzeneko musika, txotxongilo eta antzezleren bidez azalduta.

Antzerkia

"Quitamiedos"

Eguna eta ordua
Azaroaren 17an, igandea, 20:00etan
Hizkuntza
Gaztelania
Prezioa
8 ?

KulturKlik

Kulunka Teatro konpainia sarituak bere ikuskizun berria aurkezten du, Iñaki Rikartek idatzi eta zuzendua; auto sakramental baten lurrina dario, eta B serie poetiko, dibertigarri eta hunkigarri baten alegia-kutsuak ere badauzka aldi berean. Garrantzia handiko gaiez ari da obra: bizitza, heriotza, maitasuna, gurasotasuna, suizidioa… baina beti anekdota soilenetik, antzerki-jolasetik eta metaforatik abiatuta.

Pertsona bat hiltzen den momentutik bere gorpua hotz gelditu eta inguruko tenperaturarekin bat egiten duen arte, topaketa bat gertatzen da: hildakoaren eta bere aingeru guardakoaren artekoa. Eskualdeko errepide bateko kurba batek eta istripu baten ondoren puskatua agertzen den bazter-babes batek heriotza berezi, poetiko eta desakralizatu bat antzemateko bidea ematen dute.

  • Testua eta zuzendaritza: Iñaki Rikarte
  • Zuzendaritza-laguntzaileak: Garbiñe Insausti, José Dault
  • Aktoreak: Jesús Barranco, Luis Moreno
  • Jantzien eta eszenografiaren diseinua: Ikerne Giménez
  • Musika-konposizioa eta soinu-espazioa: Luis Miguel Cobo
  • Argiztatze-diseinua: Javier Ruíz de Alegría
  • Produkzioa: Kulunka Teatro
  • Fotografia: Aitor Matauco
  • Banaketa: Proversus, Portal 71

 

Hitzaldia

Gaztelaniazko literatur solasaldia: D.E. Stevenson, "El libro de la señorita Buncle"

Eguna eta ordua
Azaroaren 19an, asteartea, 18:30etan
Hizkuntza
Euskara
Prezioa
Doan

KulturKlik

Javier Mina idazleak dinamizatutako literatur solasaldia

Antzerkia

"Bernarda Albaren bost alabak"

Eguna eta ordua
Azaroaren 23an, larunbata, 20:00etan
Hizkuntza
Euskara
Prezioa

KulturKlik

Bernarda Alba eta bere bost alaben bitartez, gizartean, herrian, etxean eta familiako erroetan murgiltzen den obra taularatuko du oraingoan Lezoko antzerki taldeak. Gizarte eta tradizioaren zama askatasun oihuaren aurrean jarriko dute. Antzerki zaleak ezin galdu bertakoen beste lana!

Antzerkia

"ELE! Lorca-Lauaxeta"

Eguna eta ordua
Abenduaren 1an, igandea, 20:00etan
Hizkuntza
Euskara / Gaztelania
Prezioa
8 ?

KulturKlik

Lauaxeta eta Lorca bi idazle, poeta ikoniko dira bere kulturetan. Bi figura handi hauei heriotza modu berean etorri zitzaien, biak urte beteko aldean fusilatuak izan ziren diktaduraren hastapenetan. Biak gazte, biak beren bizitzaren udaberrian. Biak hil ziren askatasunaren borrokan. Bata Andaluziako lurretan jaio zen poeta errepublikarra izan zen, bestea euskal lurrean jaiotako poeta abertzalea.

Bi muturretako ertzak badirudite ere, inork gutxi daki bien bizitza gurutzatu egin zela. Obra honek bi poeten lanaren hariaren gidaritzapean, hitzak, musika, irudiak eta antzerkia erabiliko ditu hain desberdinak dirudigun kulturek eta herriek nola poesiaren eta artearen bidez bizitzaren balore sakonetan bat egin dezakegun adierazteko. Memoria historikoaren ur sakonetan barrena, aniztasunaz eta artearen giza-baloreetaz ariko da, bi poeta hoiek iraganetik orainera ekarriaz.

Euskal Herrian gatazka urtetan bizi izan dugun gizarte banaketa kulturala argia emango dion bi poeta handi hauen besarkada izango da

FITXA TEKNIKOA:

  • Egilea: Jon Maia
  • Koreografoa: Andoni Aresti
  • Ekoizpena: Karabansarai Produkzioak
  • Gidoia: Jon Maia
  • Zuzendaritza: Josu Cámara
  • Musika: Gorka Hermosa
  • Musika zuzendaritza: Jose Antonio Soria Pitti
  • Antzezleak: Jon Maia, Ana Salazar, Arkaitz Pascuas, Angela Carbajo de Lera, Gorka Hermosa, Jesus Prieto.
  • Jantzien diseinua eta errealizazioa: Leire Santillan
  • Flamenkizatu (musika zuzenean): Jesús Prieto "Pitti" (gitarra), Gorka Hermosa (akordeoia)
  • Hizkuntza: Euskara eta gaztelania (testua bi olerkarien jatorrizko lanean oinarritzen da)
  • Iraupena: 85 minutu
  • Publiko mota: Heldua
Haur jarduera

"Oin Handiren semea"

Eguna eta ordua
Abenduaren 7an, larunbata, 17:00etan
Hizkuntza
Euskara
Prezioa
Doan

KulturKlik

Adam mutiko jatorra misio epiko batean abiatu da misterio bat argitzen saiatzeko: aitaren desagertzea. Azkenean aita elezaharretako Oin Handi berbera dela jakingo du eta urteetan egon dela oihanean ezkutatuta bere burua eta bere familia babesteko.

Izan ere, genetika-laborategi batekoek, lotsarik gabe, esperimentuak egiteko erabili nahi zuten. Adam laster ohartuko da berak ere baduela DNA berezia. Imajina ezinezko super-ahalmenak tarteko, aitarekin elkartu beharko du familia babesteko.

 

Ikus-entzunezko emanaldia

"Soinujolearen semea"

Eguna eta ordua
Abenduaren 7an, larunbata, 19:00etan
Hizkuntza
Euskara
Prezioa
Doan

KulturKlik

David Imazek Euskal Herritik ihes egin behar izan zuen 70eko hamarkadaren erdialdean, traidoretzat hartu zuen bere jendearen gaitzespena ikustean. Kalifornian zorionaldia aurkitu arren, bere lehenaldiak zama bat izaten jarraitzen du oraindik, eta bere erru sentimenduak ez dio uzten bere bizialdiko azken egunei soseguz aurre egiten.

Joseba Altuna, txikitako bere laguna, azken agurra ematera joan zaio, eta bide batez konpondu gabeko kontuak argitzera. Aspaldi batean ez zuten elkar ikusi; garaia zen, ordea, egiari aurre egiteko Bernardo Atxagaren izen bereko nobelaren egokitzapen honetan.

Hitzaldia

Euskarazko literatur solasaldia: Antonio Tabucchi, "Pereirak dioenez"

Eguna eta ordua
Abenduaren 11an, asteazkena, 18:30etan
Hizkuntza
Euskara
Prezioa
Doakoa

KulturKlik

Ane Mayoz-ek dinamizatutako literatur solasaldia.

Haur jarduera

"Etxe Txikiena"

Eguna eta ordua
Abenduaren 13an, ostirala, 17:30etan
Hizkuntza
Euskara
Prezioa
2 ?

KulturKlik

Maleta bat, sagarrondo txiki bat eta ahalik eta lasterren itzultzeko gogoarekin, etxea utziko du Bettinak, gerrak eragindako bonben zaratatik eta beldurretik atseden hartzeko. “Etxe berrira” iristean, konturatu da ezer ez dela pentsatu zuen bezalakoa. Normak, egoera berean dagoen beste neska batek lagunduko dio historia gordin honetan, eta sortzen zaizkien eragozpenei elkarrekin aurre egitea ahalbidetuko dien adiskidetasuna sortuko dute.

Obra honetan haur iheslariek bizi duten behin-behinekotasuna aipatzen da: euren sorlekua utzi behar dute norakoa zein duten eta unerik txarrenean pertsonen harremanek zer garrantzi duten jakin gabe.

  • Egilea: Maialen Díaz
  • Dramagintza eta zuzendaritza: Rosa Díaz
  • Jatorrizko musika: Asier Fernández Álvaro
  • Antzezleak: Laura Villanueva, Eva Azpilikueta
  • Aholkatutako adian: + 6
  • Iraupena: 55 min.
Antzerkia

"Drácula"

Eguna eta ordua
Abenduaren 15an, igandea, 20:00etan
Hizkuntza
Gaztelania
Prezioa
8 ?

KulturKlik

Drakula, Kanariar Uharteetako Abubukaka konpainia ospetsuak sortutako genero-berdintasunaren inguruko komedia transgresorea da. Abubukaka-ren Drakula guztiok ezagutzen dugun Drakula da. Eta irudimenak horrenbeste mito, kondaira, liburu, film eta komikietan eraikitako itzalez beteriko irudiak ditu.  Baina Abububak ez du soil soilik irudimenak eraikitako munstroa argiztatu nahi, baizik eta eraikin horren lurzoruan bat dantzatzeko asmoa du. Pauso bakoitzak bere bobedaren barruan oihartzuna izan dezan.

Abubukakaren ildo erromantikoak ez du goia jotzeko adina ematen, gutxienez edertasun atalari dagokionez. Egia da, baina beste aldean, moralaren zainetan, aldiz bai. Higuingarri, gorrotagarria eta kezkagarria den aldetik, zerbait baino gehiago urratuko du. Ongiaren eragile diren horientzat da muntai hau.

Baina ez izan beldur, dena barreak eta txantxen artean egongo da egina. Burua entretenitzeko txiste ugari daude.

Drakularen egokitzapen hau ez da “muerto” bat izango. Gehienez ere, oso bizirik dagoen hildakoa izango da.

ZERGATIK DRAKULA

Urtero ehun emakume baino gehiago hiltzen diren herrialde batean, non emakumeak ere milioika tratu txarrak jasaten duten eta patua bera duten haurrak ugari diren. Non soldatak, baldintza kulturalak, laboralak ezberdintasunean eraikitzen diren... gizonezkoen eta emakumezkoen arteko desberdintasun politikoak urtero areagotzen diren, egoera aldatu ahal izateko gure bi zentimo gehitzeko modu hobeagoa ez zaigu bururatu.

Abubukakaren Drakula aitzakia da gizartean instalatutako jokaera ugari irudikatzeko eta, gutxienez, hausnarketa egiteko.

Emakumeen aurkako Indarkeriaren aurrean lana ezinbestekoa da; uneko lan legea aldatzeko eta langileei ebatsi zaizkien eskubideak eskuratzeko ere lana ezinbestekoa da. Ekintza horiek eta gehiago ezinbestekoak dira, baina eta horiek ez daude Drakularen esku. Bai aldiz, gure ahalmenean ahalik eta jende gehien erakartzea hauen guztien alde.. Hau da bada, Drakularen azken helburua, bere "Zergatia" alegia.

Haur jarduera

"Maya erlea. Ezti jokoak"

Eguna eta ordua
Abenduaren 28an, larunbata, 17:00etan
Hizkuntza
Euskara
Prezioa
Doan

KulturKlik

Bueltan dugu Maya burrunbaria! Maya erle gogotsuak hanka sartu du Buzztropolisko enperatrizarekin eta bat egin beharko du intsektu errebeldeen talde batekin Ezti-jokoetan lehiatzeko eta beraien erregina eta erlauntzeko kideak salbatzeko.

Mayaren taldearen aurkari nagusiak, Buzztropolisko taldeak, Violeten gidaritzapean, ez dizkio gauzak batere erraz jarriko, ahal duen guztia egingo baitu, baita tranpak ere, hari irabazteko. 

Has daitezela Ezti-jokoak!