Asteazkenean, uztailak 22, Furgobaratzaren bisita Lezon

FurgoBaratzak asteazken arratsaldean egingo du Baratze Parkera uztaileko bisita, 18:00-19:30 bitartean. Aipatu bisitaldian, baratze-kideek ez ezik, herritar orok parte hartu ahal izango du eta bertaratzen direnei, ureztapenaren inguruko gomendioak eskainiko zaizkie.

Asteazkenean, hilak 22, Furgobaratzak Lezoko Baratze Parkera bisita egingo du. Ohikoa den bezala, bisitaldiak 90 minutuko iraupena izango du eta arratsaldean egingo da, hain zuzen 18:00-19:30 bitartean.  

Oraingoan, bertaratzen direnek, lursailetarako aholku teknikoak eskuratu eta  landare eta plantel ekologikoa erosteko aukera izango dute eta horrez gain, baratzak udan ureztatzeko gomendio eta aholkuak ere jasoko dituzte.

Ildo horretan Udalak gogorarazi nahi du Baratze Parkean lursailik ez duten herritarrek ere parte har dezaketela Furgobaratzaren bisitan, herritar guztientzat irekia baita.

Interesdunek Baratze Parkean antolatzen diren ekimen zein ekintzen informazio zuzena jaso ahal izango dute Baratze Parke Sareko buletinean harpidetuz, ondorengo estekan:  http://ekogunea.eus/eu/ekogunea/baratze-parke-sarea/3-8/

Arloa edo saila