Garbiketa eta desinfekzio lanak egingo ditu Udalak herri osoan

Emergentzia egoera honen aurrean garbiketak duen garrantzia aintzat hartuta, Lezoko Udalak desinfekzio lanak hasi ditu gaur herri osoan zehar. Lan horien bitartez, espazio publiko oro desinfektatuko du datozen egunotan, noski, anbulatoriotik hasita. Horrez gain, herriko edukiontziak, barandilak, eserlekuak eta gainerako espazio publikoak (parkeak, plazak, saltoki inguruak..) sakonean garbituko ditu. Helburua da Covid-19 birusaren aurrean herriko kaleak garbi mantentzea kutsatzeak saihesteko eta herritarren osasuna eta ongizatea bermatzeko.

Era berean, udaletik adierazi dute hondakin bilketa normaltasunez egingo dela eta organiko zein errefuseko edukiontziak irekita mantenduko direla, hau da, ez da giltzarik beharko horiek zabaltzeko.